NIRE BLOGA ERAIKITZEN: PROZESUA ETA AZKEN EMAITZA.
1. SARRERA:
Lehen IKT klasea izan genuen eguna oso gogoan dut. Ez nuen batere ziur zer zen bertan egin beharrekoa. Josemik lehen azalpenak eman zizikigunean egia esan beldur pixka bat sentitu nuen. Teknologia berriak oso gutxi erabili ditut orain arte baina konsziente naiz guztiz beharrezko dugula hauek erabiltzen jakitea. Gure Haur Hezkuntzako ikasketan ezinbesteko dira adibidez lanak egiteko. Gainera gure modalitate honetan(semi presentziala) beharturik gaude ordenagailuarekin lan egitera. Beraz gogoz hasi naiz IKT en ezagutzan murgiltzen eta beldurrak alde batera hutzi eta hoberena probak egin ta kuxkuxeatzea dela konturatu naiz.
2. AURKEZPEN PERTSONALA:
Bloga ireki eta lehen sarrera nere aurkezpenarekin hasi nuen. Sinplea eta ezarra izan zen guztiz. Bazirudien ez zela konplikatuegia eta pixkanaka konfidantza hartzen joan nintze. Etxean frogra piloa egin nuen eta batean eta bestean informazioa bilatuz esaterako blogeko plantilak nola aldatu ikasi nuen.
3. LEHEN HAUSNARKETA :
Kuriositatea ere sartu zitzaidan eta IKTak beharrezkoa al ziren galderari ere erantzuna bilatzen saiatu nintzen. Informazio ugari topatu nuen sarean eta horietako batek sutsuki defendatzen zituen teknologia berriak. Artikulua IKT ak haur hezkuntzan deiturikoa zen eta bertatik abiaturik nik ere hala ote ziren pentsatu eta aztertzeari ekin nion. Egia esan haseran behintzat ez nituen beharrezkotzat jotzen, horrek etzuen esan nahi hala ere oso interesgarri eta baliagarriak izan zitezkeenik. Baina printzipioz haur hezkuntzan ez nituen beharrezko jotzen, irakaslearekiko zuzeneko harremanak esaterako askoz garrantzi handiagokoa eta aberatsagoa zen niretzat.
4. LANAK:
Hiru hilabete hauetan IKT en mundua gehiago ezagutu asmoz, zenbait lan egin ditugu. Lan hauen bidez Teknologia berriak zer diren eta nola integratu ditzakegun edo nola integratuta dauden gure hezkuntza sisteman ikusteko aukera izan dugu.
1. lana, Eskola 2.0 programaren ingurukoa izan zen. Eskola 2.0 programa ezagutzeaz gain beronen laburpen pertsonal bat egin genuen eta lan hau Scribd bidez gure blogera nola igo ikasteko aukera izan genuen.
2. lana, liburu interesgarri baten ingurukoa zen. Liburua Rosalía Romero Tenaren "Nuevas Tecnologías en Educación Infantil. El rincón del ordenador" izenekoa zen. Liburuaren laburpen pertsonal bat egin genuen eta baita mapa kontzeptual bat ere. Mapa kontzeptuala egiteko Spicynodes programa erabili genuen, benetan erraza eta baliagarria iruditu zitzaidana gainera.
3. lana bi zati desberdinekin osatu dugu. Talde lanean egin dugu lana. Irati Ainhoa eta nik osatu dugu taldea eta bakoitzaren esperientzia eta iritzietatik abiaturik lortu dugu Zarauzko La salle ikastetxean IKT informea osatzea. Oso interesgarria izan da zuzeneko esperientzien berri izatea etra teknologia berriak nola erabiltzen diren ikustea eta ikastea. Bertan ikusi eta egiteko aukera izan duguna aurkezteko "narratiba bisual" bat egin dugu. Bestetik Txanogorritxoren ipuin digitala egin eta ikastetxean bertan haurrei aurkezteko aukera paregabea izan dugu. Guzti honekin ipuin digitalari buruzko balorapen bat egin dugu. Bertan ipuina ordenagailuaz kontatu edo pertsonalki kontatzearen artean aurkitu ditugun desberdintasunez gain bata zein besteak dituzten abantaila eta desabantailak ikusteko aukera izan dugu. Ipuina eta narratiba egiten asko ikasi dugu, programa desberdinak erabili ditugu (powerpointa ipuina egiteko eta imovie programa narratiba egiteko) eta bukatzeko youtube-ra igo ditugu ondoren blogean txertatzeko. Lan mardula izan da baina aldi berean oso baliagarria iruditu zaigu.
5. ONDORIOA:
Atzo balitz bezela dut gogoan lehen IKT klasea. Erabat aztoratuta eta beldurtuta atera nintzen klase hartatik. Teknologia berriak beti distantzia eta errespetoz ikusi izan ditut. Beldurra ere badiet neurri batean ze oso baldar moldatu izan bainaiz betidanik aparailu guzti hauekin. Hiru hilabete hauetan ordea gauza berri asko ikasi eta frogatzeko aukera izan dut. Lehen egunetako beldurra pixkanaka uxatzen joan da eta poliki poliki bloga gorpuzten nola joan den ikusi dut. Ez da erraza izan zeren eta etxean bakardadean duda piloa sortu zaizkit. Irakasleak emaniko informazio dena asimilatzeko eta gero praktikan jartzeko zailtasunak ere izan ditut zenbaitetan baina gutxinaka gutxinaka froga askoren ondoren gauzak egin nitzakeela ikusi ahal izan dut. Klase egunetan ikaskideen laguntza ere ezinbestekoa izan da baina azkenean:
BLOGA AMAITZEA LORTU DUT!
Pozik nago ikasi eta lortu dudanarekin, eta seguru nago ikasiriko gauza asko oso baliagarriak izango zaizkidala aurrerantzean ere. Gainera teknologia berri hauek dena ikastexeetan ze erabilpen erreal duten ikustea ere oso interesgarria izan zait.
Ezin dugu bizi dugun errealitate honetatik ihes egin eta gaur egun IKT-ak gure bizitzaren parte dira. Hezkuntzan ere badute beren presentzia, ikastetxe batzuetan gehiago besteetan oraindik ez asko. Teknologia guzti hauek ematen dizkiguten posibilitate eta abantailak aprobetxatu beharko genituzke baina noski ez edozein modutan. Erabilpen eta metodologiari dagokionez oraindik hutsune asko daude gure hezkuntza sisteman. Irakasleak prestakuntza falta argudiatzen dute eta guzti honek erakusten digu oraindik ere egin beharreko asko dagoela.
Haur hezkuntzan beharrezko ote diren edo ez? Ba, beharrezko seguruenik ez baina ondo aplikatu eta planifikatu ezkero, zergaitik ez? Ikusi eta ikasi ditugu eskeintzen dituzten abantailak eta denean bezela hezkuntza eta haurren onurarako badira; Noski baietz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

