Atzo balitz bezela dut gogoan lehen IKT klasea. Erabat aztoratuta eta beldurtuta atera nintzen klase hartatik. Teknologia berriak beti distantzia eta errespetoz ikusi izan ditut. Beldurra ere badiet neurri batean ze oso baldar moldatu izan bainaiz betidanik aparailu guzti hauekin. Hiru hilabete hauetan ordea gauza berri asko ikasi eta frogatzeko aukera izan dut. Lehen egunetako beldurra pixkanaka uxatzen joan da eta poliki poliki bloga gorpuzten nola joan den ikusi dut. Ez da erraza izan zeren eta etxean bakardadean duda piloa sortu zaizkit. Irakasleak emaniko informazio dena asimilatzeko eta gero praktikan jartzeko zailtasunak ere izan ditut zenbaitetan baina gutxinaka gutxinaka froga askoren ondoren gauzak egin nitzakeela ikusi ahal izan dut. Klase egunetan ikaskideen laguntza ere ezinbestekoa izan da baina azkenean:
- BLOGA AMAITZEA LORTU DUT!
Pozik nago ikasi eta lortu dudanarekin, eta seguru nago ikasiriko gauza asko oso baliagarriak izango zaizkidala aurrerantzean ere. Gainera teknologia berri hauek dena ikastexeetan ze erabilpen erreal duten ikustea ere oso interesgarria izan zait. Ezin dugu bizi dugun errealitate honetatik ihes egin eta gaur egun IKT-ak gure bizitzaren parte dira. Hezkuntzan ere badute beren presentzia, ikastetxe batzuetan gehiago besteetan oraindik ez asko. Teknologia guzti hauek ematen dizkiguten posibilitate eta abantailak aprobetxatu beharko genituzke baina noski ez edozein modutan. Erabilpen eta metodologiari dagokionez oraindik hutsune asko daude gure hezkuntza sisteman. Irakasleak prestakuntza falta argudiatzen dute eta guzti honek erakusten digu oraindik ere egin beharreko asko dagoela. Haur hezkuntzan beharrezko ote diren edo ez? Ba, beharrezko seguruenik ez baina ondo aplikatu eta planifikatu ezkero, zergaitik ez? Ikusi eta ikasi ditugu eskeintzen dituzten abantailak eta denean bezela hezkuntza eta haurren onurarako badira; Noski baietz!

