Blog bat, zer da blog bat? hauxe lehen eguneko nire galdera irakasleak blog bat egin behar genuela esan zigunean.
Ni ez naiz hori egiteko gai! pentsatu nuen. Baina denborak aurrera egin ahala, pixkanaka-pixkanaka harrigarria bada ere nire lehen bloga egitea lortu dut.
Ez da bide erraza izan, baina ez uste bezain zaila ere. Gogo pixka bat eta saiatuaz azkenean izan du emaitza nire ahaleginak. Hemen duzue beraz nire lehen bloga, ta asko hobetu badaiteke ere, ea gustatzen zaizuen.